EUS / CAS

Eskola Agenda 21eko eskolen arteko foroa

19/05/2018

Maiatzaren 3an, Otxarkoaga auzo-etxean Eskola Agenda 21eko eskolen arteko foroa ospatu zen. Bilboko 50 ikastetxe hainbat ikaslek eta irakaslek parte hartu zuten. Txurdinaga Behekoa ordezkatze moduan, 4. DBH-ko 2 ikasle joan ziren foroan garatutako gaia (zarata) klasean landu eta gero.

Goizean zehar, Mugikortasun eta Jasangarritasuneko zinegotzi eta alkateorde, Alfonso Gilek, mugikortasunak klima-aldaketan eta ingurumenean eragin negatiborik txikiena izateko sailak egindako jarduketen berri eman zuen. Ikasleek aulan landutakoa azaldu zuten eta hobekuntzarako proposamenak egin zituzten Eskolako osoko Bilkuran aurkezteko.

Oso esperientzia interesgarria izan da.

 

 




Albiste gehiago


Lagunari Bialdu  

Kontaktuan jarri:



TXURDINAGA BEHEKOA BHI
Avda. Gabriel Aresti, 8. 48004 Bilbao
Tel. 944 121 811  Faxa. 944 732 988
014190aa@hezkuntza.net
500x500