Europa Gizarte Funtsa Eusko Jaurlaritza

EUS / CAS

Irteerak

2020-2021 ikasturtean egindako irteerak


BATXILERGOKO IKASLEAK PABELLON 6EN

Batxilergoko lehen eta bigarren mailako ikasleak Pabellon 6en egon ziren azaroaren 6an "Las raices cortadas" antzezlana ikusten. Zorrozaurreko antzerki sorkuntza zentroak, aukera paregabea eman zigun, Clara Campoamor eta Victoria Kent-en lan politiko, filosofiko, historiko eta sozialean gehiago sakontzeko. Lan bikaina egin zuten aktoreek! Gainera, antzezlana amaitutakoan,
aukera eman ziguten beraien ogibideaz, antzerkigintzaz zein antzezlanaz galdetzeko. Ikasleek galdera interesgarri asko egin zituzten eta giro ederra
sortu zen. Eskerrik asko Pabellon 6, espero dugu bueltatzea! Kultura segurua da!


    



DEKORAZIO ZIKLOKOKO IKASLEAK AZKUNA ZENTROAN

Dekorazio zikloko bigarren mailako ikasleak Azkuna zentroan egon ziren azaroaren 6an bisita gidatu bat egiten.

Bisitaren asmoa gure hirian dagoen eraberritze proiektu interesgarri bat zuzenean eta sakonean ezagutzea zen.

Philippe Starckek proiektua egiteko dituen asmoak aztertu genituen aurretik, eta nola gauzatu diren ikusi genuen zuzenean.


    


Kontaktuan jarri:



TXURDINAGA BEHEKOA BHI
Avda. Gabriel Aresti, 8. 48004 Bilbao
Tel. 944 288 003  Faxa. 944 288 004
014190aa@hezkuntza.net
500x500