Europa Gizarte Funtsa Eusko Jaurlaritza
Facebook Instagram
Hizkuntzak
EUS / CAS

Hezkuntza sailburutik zirkularra

2020/03/23

Hezkuntza komunitate estimatua: 

Joan den astean bidali genizuen EAEko ikastetxe guztietan eskolak aldi baterako etetea zehazten zuen zirkularra. Erabakia modu mailakatuan hartu zen, Osasun Sailaren jarraibideak aintzat hartuz. Hori dela eta, etenaldi hori – 14 egunekoa – egun desberdinetan amaitzen zen, kasuaren arabera. 

Joan den astean bidali genizuen EAEko ikastetxe guztietan eskolak aldi baterako etetea zehazten zuen zirkularra. Lurralde bakoitzaren arabera, etenaldi horren indarraldi batzuk ezarri ziren. 

Honen bidez jakinarazi nahi dizuegu gertaeren bilakaera eta agintari eskudunak aplikatzen ari diren neurriak direla eta, eskolen aldi baterako etetea beste abisu bat eman arte luzatzen dela. 

Halaber, ikastetxeei adierazitako gainerako gidalerroek indarrean jarraitzen dutela egiaztatzen dugu, bai irakaskuntza-jardueraren garapenari dagokionez, bai ikasleei arreta emateari eta familiekiko komunikazioari dagokienez. 

Berriro ere azpimarratu nahi dugu osasun-agintarien gomendioak zorrotz bete behar direla, jardueraren normaltasunari ahalik eta lasterren berrekin ahal izateko. 

Benetan eskertzen dizuet zuen ulermena eta lankidetza, konpromiso kolektiboa eskatzen duten egoera hauetan. 

Adeitasunez,  Cristina  Uriarte Toledo  Hezkuntza sailburua 




Albiste gehiago


Lagunari Bialdu  

Kontaktuan jarri:



TXURDINAGA BEHEKOA BHI
Avda. Gabriel Aresti, 8. 48004 Bilbao
Tel. 944 288 003
014190aa@hezkuntza.net
500x500