EUS / CAS

Hezkidetza

Ikasle guztien garapen akademiko eta pertsonala


Arduraduna:
Susana Moreno


Partaideak:
Hezkuntza komunitatea


Helburuak:

Hezkidetza Proiektuaren helburua ikastetxeak ekimen orokorra eta estrategikoa egitea da, genero‐indarkeriarekin loturiko hezkidetza, berdintasuna eta prebentzioa lantzeko. Hartara, ikuspegi horrek ikastetxeko kultura, politikak eta praktikak aintzat hartu eta gaitasun guztien ikaskuntzan integratu behar ditu; ikasleen arteko elkarrizketa, elkarrekintzak, elkartasuna, berdintasuna eta errespetua bultzatuko dituzten metodologien laguntzarekin.

Azken batean, Ikastetxearen iritziz, emakumeen eta gizonen berdintasuna sustatzeko eta genero‐indarkeriari aurrea hartzeko, ezinbestekoa da egungo eskola mistoa hezkidetzan oinarritutako eskola bihurtzea. Eskola horren erreferentzia pertsonak izango dira eta haien identitateen garapena; eskola hori zuzenagoa izango da denontzat, genero‐, hezkuntzaeta gizarte‐desberdintasunik gabeko eskola bat.


AUSARTU: Banakako ahalduntzea. Nortasuna eraikitzea, nor naiz?

Helburu orokorra
Sexu eta generoren sistemak eta sozializazio bereiziaren prozesuak neska-mutilen banakako nortasunen eta nortasun kolektiboen eraikuntza nola baldintzatzen duen hausnartzea. Autoezagutzan eta autoestimua indartzen sakontzea.

Sinopsis
Neska batek zenbait geruza kentzen ditu gainetik. Geruza horiek lotzen eta zorigaiztoko bihurtzen duten elementuak adierazten dituzte: kontrola, isiltasuna, kezka, lotsa, estresa eta itxura. Kentzen dituen heinean, neskarengan gertatzen diren aldaketak behatzen ditugu: triste, harrapatuta eta bakarrik egotetik, irribarretsu, adierazkor eta lagunez ingurututa egotera igarotzen da.


BIDE ONARTEZIN HAU SUNTSITUZ: Indarkeriak identifikatzea, ikusiaraztea eta ardura hartzea. Indarkeria zuzena

Helburu orokorra
. Bikote-harremanetan kontrola eta indarkeria islatzen dituzten jarrera edo egoerak identifikatzea.
. Biktima baino ez diren emakume irudi estereotipatua haustea. Erabakitzeko eta indarkeria egoerei aurre egiteko emakumeek duten ahalmena indartzea. .

Sinopsis
Hasieran, emakume baten oinak arintasun eta energiaz mugitzen ikusten dira. Pixka bat geroago, oin horiek guzon baten oinekin egiten dute topo. Nahiz eta hasieran interakzioan jardun eta eroso egon, laster gizonaren oinek emakumearenak zapaltzen ditu. Azkenean, interakzioa alde batera utzi eta bakarrik ibiltzea erabakitzen du.


PONTE EL DELANTAL: Komunitatean bizitzea. Pertsonak bizikidetzan.

Helburu orokorra
. Lana modu bidegabean banatzeak sortzen dituen injustizien inguruan kontzientzia sortzea.
. Ardura desberdinei erantzuteko beharra ikusgai egitea, gizarte-jasangarritasuna eta bizikidetza bermatuko badira. Gizarte-ardurakidetza. .

Sinopsis
Bideoan modu komikoan agertzen da bikote baten arteko tentsio-egoera bat, bikotekideek ez dutelako onartzen etxeko lanetan duten ardura.




Kontaktuan jarri:



TXURDINAGA BEHEKOA BHI
Avda. Gabriel Aresti, 8. 48004 Bilbao
Tel. 944 121 811  Faxa. 944 732 988
014190aa@hezkuntza.net
500x500