Pasa den asteartean, maiatzak 3, dekorazio zikloko eta batxilergoko ikasleek Bilbo hiriaren hirigintza eta arkitekturaren transformazioa aztertzeko txango bat egin zuten itsasontziz Bilboko itsasadarretik zehar.
Pasa den ostegunean Diseinu eta Dekorazio zikloko ikasleek Bilboko udaletxea bisitatu zuten. Bertako barne diseinua,eta arkitektura ezagutu eta hirigintzaz, legediaz,... mintzatu ziren.
Txurdinaga Behekoa institutuko arte batxilergoko 1. eta 2. mailako ikasleak Artium Museoa bisitatu dute. Bertan, arte garaikidea hurbiletik ezagutzeko aukera izan zuten, eta baita museoak antolatutako tailerretan parte hartzekoa ere.
Martxoaren 31n DBHko 4. mailako ikasleak 2030 Agendak antolatutako irteera batera joan ziren Urdaibai aldean. Madariaga Dorreko Ekoetxeko begiraleek inguruko paduretan barrena ibili ziren, inguruaren ingurumen-garrantziaren berri emanez. Ikasleek aktiboki parte hartu zuten, irteeraz gozatu zuten eta ekosistema in situ ikusteko aukera izan zuten, nahiz eta eguraldi txarra izan.
Martxoaren 7an, DBHko 3. mailako ikasleak Agenda 2030ek antolatutako irteera batera joan ziren La Reineta eta Zugaztieta aldean. Peñas Negraseko Ekoetxeko begiraleek inguruko aire zabaleko meategi zaharretan zehar ibilaldia egin zuten, inguruko historiaren berri emanez. Ikasleek aktiboki parte hartu zuten eta irteeraz eta irakaskuntzez gozatu zuten.
Familia asko etorri zineten “IES Txurdinaga Behekoa BHI” institutora gure batxilergo eta goi ziklo eskaintza ezagutzera. Hurbildu zineten guztioi ESKER MILA.
ZORIONAK antolakuntza eta gidari lanetan aritu zineten ikasleei. Azalpen bikainak eman zenituzten Arte Eszeniko eta Plastikoari buruz. Zuei esker ederto atera zen.
Martxoak 8, emakumearen egunerako Txurdinaga Behekoako ikasleek historiako emakume esanguratsuen kartelak egin eta gune aske bat sortu dute zentruko komunitate osoa bere berdintasun aldarrikapenak adierazteko. Partaidetza handia ikusi da, eta asko gustatu zaie.