Aurten ere, IES TXURDINAGA BEHEKOA-K Bilboko Udalak antolatutako "Auzoko Bihotzak" izeneko proiektuan parte hartuko du. Zertan datza? Gure kasuan, Txurdinaga-Santutxu inguruan dauden hainbat puntu ilun koloreztatuko dugu.
Gure lehenengo helburua, Gabriel Aresti kalean dagoen biaduktoren azpiko horma eta zutabeak margotzea da eta aurtengo gaia "birziklapena" izango da. Urria eta azaroaren zehar gauzatuko dugu. Kasu honetan, 2. Batxillergoko Artesetako ikasle batzuk aurrera eramango dute proiektua eta gaurko lana ikusita, izugarrizko emaitza lortuko dute.
Lotura interesgarria:
![]()