Txurdinaga Behekoako 2. batxilergoko ikasleak, hausnarketan murgildu ziren abenduan zehar. Psikologia ikasgaian, maitasunaren inguruko proiektu monografikoa egin genuen, historian zehar hainbeste eman eta kendu duen horren inguruko galderak eginez: zer da maitasun erromantikoa? Zelan maitatzen dugu? Zelan islatzen dute maitasuna gure hizkuntzek? Zelan islatu da maitasuna zinean, literaturan ala musikan? Zer edo nor maitatu dezakegu?
Horren harira, zenbait ikasle Leioako Maitasun Gutunen XXII. lehiaketara aurkeztera animatu ziren originaltasun eta maila handiko lanak aurkeztuz. Naroa Cuesta, 2. batxilergoko arte ikasleak, saria lortu du 18 urtetik beherakoen kategorian. Zorionak Naroa! Gora bihotzak!
SARIDUNEN INGURUKO INFORMAZIO GEHIAGO:
Lotura interesgarria: