Europa Gizarte Funtsa Eusko Jaurlaritza
Facebook Instagram
Hizkuntzak
EUS / CAS

'LA SALVE BILBAO' GARAGARDOAKera BISITA

2021/11/24

2021ko azaroaren 19an I.E.S. Txurdinaga Behekoa B.H.I. ikastetxeko 2. Batxilergoko ikasleek "La Salve Bilbao" garagardo enpresa bisitatu zuten. Enpresa 2014an jarri zen martxan, Euskadiko garagardo-ekoizpenik handiena izanik, eta Suma alemaniar familiak 1886an sortutako La Salve garagardo enpresaren ekoizpena berreskuratuz. 

Bertan, ikasleek enpresa bat barrutik ikusteaz gain, enpresaren sorrera zelakoa izan zen jakin zuten, bi bazkide eta garagardo enpresa baten akordioa ezagutzera emanez. Bestetik, lehengaien hornikuntza, biltegiratzea, garagardoaren ekoizpen-prozesua, botilatzea eta banaketaren nondik norakoak ezagutzeko aukera izan zuten, baita enpresak merkaturatzen dituen markak ezagutzeko ere. 

Gainera, La Salve Garagardoak bere garagardoaren % 100 Arabako garagarrarekin egiteko konpromisoa azaldu zieten, horrela tokiko balioa eta inguruko aberastasuna sortzearen aldeko apustua eginez eta ingurumena errespetatzeko konpromisoa indartuz.




Albiste gehiago


Lagunari Bialdu  

Kontaktuan jarri:



TXURDINAGA BEHEKOA BHI
Avda. Gabriel Aresti, 8. 48004 Bilbao
Tel. 944 288 003
014190aa@hezkuntza.net
500x500