AZTERKOSTA KANPAINAN PARTE HARTU DUGU AURTEN ERE
Eusko Jaurlaritzak antolatutako proiektua da, eta gure ingurune naturala ezagutzea eta pertsonen eta ingurune horren arteko loturak sortzea du helburu, kostaldeko ekosistema modu aktibo eta esperimentalean aztertuz.
DBHko 4. mailako fisika eta kimikako ikasleek eta Batxilergoko 1. mailako Kultura Zientifikoko ikasleek eraman dute. Horretarako, irteera bat egin dugu Nerbioi itsasadarraren ezaugarri orokor hauek aztertzeko:
• Uraren kalitatea (analisi baten bidez: fosfatoak, nitratoak, oxigeno disolbatua, gazitasuna, tenperatura, pH-a eta koliforme fekalak).
• Biodibertsitatea: flora eta fauna.
• Giza inpaktuak: hondakinak, erabilerak, etab.
Datu horiekin guztiekin, zenbait txosten zientifiko bete dira, eta Eusko Jaurlaritzari bidaliko zaizkio, urtero kostaldearen kalitatearen bilakaeraren jarraipena egin dezan.