Oso dinamika errazeko jokoa da Egunean Behin. Izenak berak dioen bezala, egunean behin partida bat jokatzeko aukera izango duzu. Partida bat, eta bakarra. 10 galdera erantzun beharko dituzu, ahalik eta azkarren. Zenbat eta gehiago asmatu, zenbat eta azkarrago asmatu, hobeto! Animatu parte hartzera eta irabazi sari ikaragarria, azaroaren 21etik 27ra!