Elkarbizitzak elkar aintzat hartzea, ekimen kooperatiboak garatzea, aniztasuna aberastasun bezala barneratzea, gatazkei aurre egitea eta ebaztea… inplikatzen du.
Elkarbizitza jaiotzen garen momentutik aurrera eraikitzen da: familian, ikastetxean, auzoan, harremanetan… Zelako lana! Halan eta guztiz ere, gizarte mailan dauden kontraesanak, prozesua nahastatzen dute.
Gaur eguneko zailtasunak lantzeko asmoz, 7 tailer eskainiko dizuegu. Bertan elkarbizitza atseginagoa, solidarioagoa eta osasuntsuagoa eraikitzera gonbidatzen zaituztegu.
Zuen zain egongo gara!!.