Europa Gizarte Funtsa Eusko Jaurlaritza
Facebook Instagram
Hizkuntzak
EUS / CAS

Normalkuntza

Euskararen erabilera sustatzeko programa


Arduradunak:
Koldo Osoro


Partaideak:
Klaustro osoa


Deskripzioa:

Eskola bizikidetza eta inklusiorako tresna eragilea da. Hortaz, hizkuntzei dagokienez, ikasle guztiek bi hizkuntza ofizialak erabiltzeko gai direla bermatuz bakarrik ziurtatzen da gizarteratzeko aukera berdintasuna eta denon hizkuntza-eskubideak gauzatuko direla.

Gauzak horrela, euskararen egoera minorizatua dela eta, proiektu hau abiatu zen, hizkuntzaren normalkuntza bultzatu eta sendotzeko tratamendu konpentsatzailea eta orekatzailea emateko.

Bere xedea euskararen erabilera hedatzea da, eremu eta funtzio anitzetara, bere presentzia areagotzen lagunduko duten erabilera-arauak adostuz. Horretan ari diren gainontzeko ikastetxeek bezala, ULIBARRI programaren baitan egiten dugu lan. Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko programa bat da eta bere helburua ikastetxeetan hizkuntza normalkuntza lantzea da, diagnostikoa egiten, lau urteko plana eta urteroko plana eratzen lagunduz, formakuntza emanez eta ikastetxeen lankidetza erraztuz. Gaur egun 500 bat ikastetxe ari dira ULIBARRI programan. Ikastetxe horiek guztiek eragile guztien arteko harremanetan euskararen erabilera sustatzeko proiektu bat adostu dute.

Geurean ere urte hauetan guztietan hizkuntza normalkuntzaren bidean aritu gara lanean. Hala ere, oraindik badugu zer hobetu, bai erabilerari, bai ezagutzari, bai motibazioari dagokionez.

Beraz, hauxe dugu erronka. Ikastetxean euskarak duen errealitatea aztertzetik abiatuta ditugun hutsuneak betetzea eta, guztion artean, Normalkuntza egitasmoaren helburuak lortzeko ahalegina eginez, aurrerapausoak ematea.

Aipatzekoak dira, halaber, Ulibarri programaren bidelagunak:

  • IRALE
  • Barnetegiak
  • Nolega
  • EIMA
  • Berritzegunea

 


2020-2021 Nolmalkuntza proiektuko ekintzak

 

ARIMEN GAUA

Urriak 31an Arimen gaua ospatu genuen institutuan laugarren urtez. Hildakoen egunaren bezperan Euskal Herrian ospatu ohi zen jaia dugu Arimen gaua, azkeneko hamarkadetan ahaztuta samar geratu zaiguna atzerritik etorritako Halloween-en ondoan. Gaztaina erreak izan ditugu guztiontzako.

 

GABONETAKO LEIHAKETAK

Abenduan zehar eta Gabonetako oporrak hasi baino lehen, gure institutuan gabonetako betiko hiru lehiaketak izan genituen.

Hiru lehiaketa hauek honako hauek izan dira:

 

OLENTZERORENTZAKO GUTUNAK:

Gure ikasleek Gabonetako garaia zela eta beraien edonolako burutazio, desio, grina, itxaropen, etabarrak isladatu zituzten Olentzerorentzako gutunetan. Lehiaketa honen irabasleak honako hauek izan dira:

  • Lehenengo sariduna: Alazne Fiallegas Muinelo (3 DBH)
  • Bigarren sariduna: Asier Altolaguirre Cabredo (2 DBH)
  • Hirugarren sariduna: Faysal Mahmud (4 DBH)
  • Bestetik, lehiaketa honen sari berezia Nerea María Dumutarentzat izan da

 

GABONETAKO POSTALAK:

  • Lehiaketa honen lehenengo sariduna Asier López Sainz-Maza izan da (1 BATX B)
  • Lehiaketa honen sari bereziak Mónica Hidalgo Astigarraga (2 BATX D) eta Nerea María Dumuta (1 DBH B)

 

GABONETAKO KANTAK (Taldeka egitekoak)

Lehiaketa honen irabasleak honako hauek izan dira:

  • Lehenengo sariduna: 4 DBH
  • Bigarren sariduna: 1 DBH


Kontaktuan jarri:



TXURDINAGA BEHEKOA BHI
Avda. Gabriel Aresti, 8. 48004 Bilbao
Tel. 944 288 003
014190aa@hezkuntza.net
500x500