Eskolan egingo duen ospakizun baterako, Ijito Herriaren nazioarteko eguna, hain zuzen ere, ezenatoki bat proiektatzea, eraikitzea eta muntatzea.
Martxoaren 25ean, Aste Santuko oporrak hartu baino lehen, udaberriko goiz zoragarri batean DBH 2. mailako Ingeleseko ikasleak Europa Parkera atera ziren pista joko batean parte hartzera. Erronken bitartez, ingelesa lantzeaz gain, parkean bizi diren animali zein landareetaz jabetu ziren, espazioak eskaintzen dituen hainbeste baliabide zerrendatzearekin batera. Auzo = autoezagutza + Ekologismoa + Ingelesa, formula bikaina!
Joan den ostiralean, apirilaren 23an, Ijito Herriaren Eguna ospatu genuen Txurdinaga Behekoa Institutuan. Apirilaren 8an ospatzen da aurten 50 urte bete dituen Ijito Herriaren Eguna, Londresen elkartu baitziren mundu osoko ijito erreferenteak eta, bertan, erabaki garrantzitsuak hartu zituzten. Txurdinaga Behekoan ere, kultura ijitoari lekua egin nahi izan diogu, gure ikaslegoaren parte handi baten erreferentziazko Herria baita. Ekitaldia giro ederrean ospatu genuen, ikasle, irakasle eta Kale Dor Kayiko elkartearen hezitzailea den Paulino Amaya lankideari esker. Tia Victoria poetisaren literaturaz ere gozatu ahal izan genuen, liburuaren eguna zela aporbetxatuz. Baita ikasleen esaldiekin sortutako manifestua irakurri ere.
Dekorazio-zikloko bigarren mailako ikasleek zelosia bana sortu dute adierazpen bolumetrikoa ikasgaian.
Zelosia, latineko zelus (zerua) hitzetik datorren hitza, 1 elementu arkitektoniko apaingarri bezala, "Baoak ixteko zulatutako taula" bat da, 2 leiho eta balkoi bezala, ikustea eragozten duena, baina argia eta airea ikusten eta sartzen uzten duena.
Bere ohiko itxura, egurrezko listoi finak sareztatzearena da, baina beste material batzuena izan daiteke, harria, egur sintetikoa, plastikoa edo metala kasu. Halaber, saretatzat hartzen dira antzeko leiho edo zulo bat partzialki ixten duten harrizko marrazkiak edo obrako beste material batzuk.
Joan den martxoaren 23an, bere bigarren interiorismo-proiektua egin ondoren, dekorazio-zikloko lehen mailako ikasleek erakusketa bat egin dute gelan, burutu duten prozesua eta haien proiektuak erakusteko.
Dekorazio-zikloko bigarren mailako ikasleak "Piet Mondrian" eta "Theo Van Doesburg" DE STIJL-NEOPLASTICISMO HOLANDAR, abanguardian oinarritutako eraikuntza abstraktuak garatzen ari dira.
Martxoaren 5ean, Óscar Gonzálezek hitzaldi bat eman zuen zeramikak barnealdeen diseinuan dituen erabilera eta aukerei buruz. Produktua sakon ezagutu eta proiektu interesgarriak erakusteaz gain, dekorazio zikloko ikasleek material zeramikoen hainbat lagin ikusi eta ukitu ahal izan zituzten.
Aspalditik dakigu fisika eta kimikan laborategiko praktikak egiten direla, baina Bion? Ba Txurdinaga Behekoak badauka ere bioko laborategi bat non honelako praktikak martxan jarri ditugu:
Hurbildu zaitezte zientzia esperimentaletara!
Lehen interiorismo-proiektua egin ondoren, dekorazio-zikloko lehen mailako ikasleek erakusketa bat egin dute gelan, planoak egiteko eta espazio jakin batean girotzeko jarraitu duten prozesua azaltzeko.
Visual thinking teknika erabili dute panelen grafia eta edukia egiteko, eta beren lanak erabili dituzte prozesua erakusteko.