Eskolako Agenda 2030ak ikasleei bere ingurumen hubilaren egoera aztertu eta ulertzea ahalbidetzen die eta hiritar gisa bidezkoagoa eta ikasleak ekologikoki jasangarriagoa izango den gizarte baten alde aritzeko prestatzen ditu.
Hauek dira Eskolako Agendaren funtsezko oinarriak:
Garapen iraunkorreko 11. helburua: “Hiri eta komunitate jasangarria”.
Garapen iraunkorreko 16. helburua: “Bakea, justizia eta instituzio sendoak”
Hauen inguruan hainbat ekintza egingo dira: kontzientziazio eta sentsibilizazio tailerrak, irteerak, Ostadar Txokoa, ortu ekologikoa eta beti bezala, Udalak antolatutako “Auzoko Bihotzak” proiektuan parte hartuko dugu.
Anima zaitezte eta parte hartu!
Aurten ere, TXURDINAGA BEHEKOA Insitutuak Bilboko Udalak antolatutako "Auzoko Bihotzak" izeneko proiektuan parte hartuko du. Gure institutua ingurumenaren inguruko gaiei buruzko muralak margotzera konprometitzen da institutu inguruan, Txurdinaga eta Santutxu auzoetan.
Joan den ikasturtean, 2021-2022, Institutuko hormetan murala margotu zen Europa Parkeko biodibertsitatea erakusteko.
Goi-mailako Dekorazio Lanen Proiektuak eta Zuzendaritza zikloko ikasleek Europako Hondakinen Prebentzioaren Astean ("European Week for Waste Reduction" - EWWR) parte hartzen dute dekorazio arloan diseinuaren bidez hondakinak murrizteko. 2021-2022 ikasturtean ikasleek Txurdinaga Behekoa Institutuko 50. urteurrenaren logoa diseinatu eta eraiki zuen Photocall-aren dekorazio gisa institutuan sortutako hondakinak berrerabiliz: papera, kartoia, erabilitako errotuladoreak besteak beste.
Azterkosta, Natura eta Ibaialde programen bidez Eusko Jaurlaritzak pertsonen parte-hartzea bultzatu nahi du eta baita ere ingurumena zaintzearen beharraz kontzientziatzea gizaki eta inguruaren erlazioak indartuz.
Institutuko DBH 3, 4 eta Batxilergoko 1. mailako ikasleek Azterkosta eta Ibaialde kanpainietan parte hartzen dute Nerbioi ibaiaren ezaugarri nagusiak aztertzeko. Horien artean aztertuko dira:
Uraren kalitatea (analitika baten bidez: fosfatoak, nitratoak, disolbatutako oxigenoa, gazitasuna, tenperatura, pHa eta koliforme fekalak)
Bioaniztasuna: fauna eta landaredia.
Gizakiaren inpaktuak: hondakinak, erabilerak, etab.
Datu hauen laguntzaz uraren kalitatearen eboluzioaren jarraipena egingo da.