Zikloko ikasleak Bilbao Ekintzaren instalazioak eta ekintzaile berriak sustatzeko jarduera ezagutzera joan ziren.
Dekoratzailea den ekintzaile batek, Marina Acostak, bere ibilbidea eta bere enpresa sortzeko esperientzia kontatu zuen.
Hitzaldiak Bilbao Ekintzak Matiko kalean dituen instalazioetan izan ziren.
Ondoren, Dekorazio-zikloko bi taldeak Bilbao Ekintzarekin lankidetza-proiektua garatuko den lokala ezagutzera joan ziren. Ekintzaile berri batek Altaflama kandelak bere jarduera-proiektua azaldu zigun, eta dekorazioko ikasleek dekorazio-proposamenak landuko dituzte lokala eraberritzeko eta dekoratzeko.