Kantu-lehiaketa bat antolatu dugu edozein musikazalerentzat. Baldintza bakarra 22 urtetik beherakoa izatea da. Zatoz zure talentua erakustera eta, hautatua bazara, ezusteko txiki bat hartuko duzu. Irabazleentzako sariak lehiaketaren oinarrietan argitaratzen ditugu. Anima zaitez eta izena eman gure formularioan apirilaren 9a baino lehen.
Gogoratu ostiral honetan castingaren eguna dela, eta aurrez aurrekoa izan daitekeela (ekitaldi-aretoan, 11:00etan), edo grabazio bat bidaltzen duzuela, ahal bada bideo bat.
Zorte on!