Euskararen Eguna ospatu dugu gure institutuan. Azken astebetea ekintzez beteta egon da: ginkana, Kahoot-ak, sokatira, euskal dantzak...
Ikasle eta irakasle guztiek inplikazio handia erakutsi dute. Egun berezi hau ez da data bat soilik; gure hizkuntza komunitate bizia dela eta denok dugula lekua bertan erakusteko aukera izan da.
Eskerrik asko parte hartzeagatik, grinagatik eta euskararekiko maitasunagatik!! Gora zuek!
