Pasaden abenduaren 18an DBH3ko ikasleak DomusVi Arbidea nagusien erresidentziara joan ziren “Eskutitz ezkutua” jarduera aurrera eramatera. Ikasleek gabonetako postalak egiteko materiala eraman zuten, eta agureei papertxoan tokatu zitzaien kideari postala egiten lagundu zieten.
