Rosita dendan bertan bisita hasita, Juan Marchante dekoratzaileak, taldearen dekoratzaile nagusiak, bere denda propioa azaldu zuen, proiektuak nola planteatzen dituzten, eta batez ere lantzen dituzten materialen, altzarien eta argiztapenaren diseinu markak erakutsi zituen. Ondoren, bere sei proiektu bisitatzera eraman gintuen, oso desberdinak bata bestearengandik, erabilera publiko zein pribatukoak: bi etxebizitza, eraikin bateko bi espazio komun, taberna bat, eta loreak eta osagarriak saltzeko lokal bat. Proiektuari buruzko azalpenak entzun ahal izan genituen, eta erabiltzaileekin eta sustatzaileekin pertsonalki hitz egin ahal izan genuen. Bisitan bideo didaktiko bat grabatu zuten, non beren esperientzia eta lanbidean jarduteko modua jasotzen diren. Aperitibo bat eta lurrin lagin batzuk ere oparitu zizkiguten. Bisita oso interesgarria eta didaktikoa izan zen.
